Saharako Maratoirako Gasteizko sei atleta babesle solidarioen bila daude

hirinet 2015ko ots. 12a, 01:00

Aurten, lehenengo aldiz, “Apadrina Kilometros” proiektuak beste kontinente batera bidaiatuko du. Zazpi atletek Saharako maratoian parte hartuko dute Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuen biztanleak laguntzeko helburuz; zazpi horietatik sei gasteiztarrak dira.

 

Maratoia otsailaren 24an ospatuko da baina atletak Saharara joango dira otsailaren 21ean. Bertan, hainbat familiek haien jaimetan hartuko dituzte. Proiektu honen bidez medikamentuak, eskolako materiala eta zapatilak eraman nahi dituzte. Momentuz, 500 zapatilak lortu dituzte eta, orain lortzen ari diren dirua medikamentuak eta eskolako materiala eramateko izango da. Orain arte 2.175€ bildu dituzte.

 

Diru hori lortzeko modua kilometroak babestea da eta momentura arte 121 kilometro babestu dira. Kilometroak babesteko web gunea hau da:  Apadrina Kilometros.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide