Koldo Fernandez de Larreak txirrindularitza profesionala utziko du

hirinet 2014ko urr. 20a, 02:00

Txirrindulari gasteiztarrak agur esan dio profesionaltasunari 11 urtez elite mailan ibili ostean. Horietatik 8 urte Euskaltel-Euskadi taldean burutu zituen eta azken hiru denboraldiak berriz, Garmin-Sharp taldean eman ditu.

 

Ibilbide honetan, hamaika garaipen eskuratu ditu, aipatzekoa batez ere Tirreno-Adriatiko lasterketan 2007.urtean eskuratutako etapa. Honez gain, bere palmaresean Burgosko itzulian hiru etapa, Algarve itzulian etapa bat, Gaztela eta Leon itzulia, Murtziako itzulia, Euskal Bizikleta, Getxoko zirkuitua eta Tour de Vendee lasterketa frantsesean eskuratutako bi etapak ditu.

Modu honetan, euskal bizikleta bizitzen ari den une zail honetan, ez da berri ona pelotoi internazionalean euskaldun bat gutxiago izango dela jakitea, baina Koldo bezalako txirrindulariei eskerrak eman behar zaizkie urteetan txirrindulari gazteen eredu izateagatik eta profesional mailara iritsi daitekeela sinestarazteagatik. Jarraitu dezagun gazteen ilusioa mantentzen eta aukerak ematen, ereiten denak poztasunak ekartzen baititu.

 

Egilea: Mikel Villarrolain

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide