Pilotaren Egunaren II.edizioa Gasteizen

hirinet 2013ko aza. 7a, 10:24

pilotaren-eguna-kartelaAzaroaren 7tik 9ra bitartean Pilotaren Egunaren II. edizioa ospatuko da Gasteizen. Jaialdia Udalaren eta Federazioaren artean hirian pilota sustatzeko asmoz egin duten hitzarmenaren baitan kokatzen da eta pilotaren mundua hurbilaraztea dauka helburu.

Adin guztietako lagunentzat zuzendutako jardueraz beteriko hiru egun izango dira eta besteak beste, zesta punta, paleta gomazko pilotarekin, esku pilota eta eskola-txapelketa izango dira protagonistak. Guztira, 700 pilotari inguru lehiatuko da. 

Azaroaren 9an egingo den eskola-txapelketan 625 haurrek hartuko dute parte: esku pilotako 21 eskolatan, palazko 16tan eta zesta puntako 1ean aritzen dira, eta Araba eta Gasteizko frontoiak beteko dituzte egun horretan.

Azaroaren 8an Gasteizko Udala zesta punta lehiaketa jokatuko dute Olave frontoian 4 pilotari gasteiztarrek. Lehiaketaren finala 15ean izango da.

Azaroaren 7an hasiko da Lakuako pilotalekuan Nazioarteko paleta lehiaketa gomazko pilotarekin, emakumezkoentzat. 14 emakume arituko dira, hilaren 9an jokatuko den finalean sartu asmoz.

Pilotaren jaialdiaren amaiera azaroaren 9an izango da Ogeta frontoian, arratsaldeko 17:00etan. Bertan profesionalen lau eta erdiko final laurdenetako ligaxkako partida bat jokatuko da, eta garaiko pilotari onenetarikoren bat arituko da, dela Aimar Olaizola, dela Juan Martínez de Irujo. Horren ostean, binakako partida batek emango dio amaiera jaialdiari.


Fernando Palacios “Ogeta”  Arabako Euskal Pilota Elkarteko zuzendariari HirinetFM-en egindako elkarrizketa:


{mp3}fernando palacios ogeta_elkarrizketa{/mp3}

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide