Gasteizen izango da BTT EuskadiExtrem’13ko lehen etapa

hirinet 2013ko abu. 23a, 12:26

euskadi_extremGasteizen hasiko da Euskadin antolatzen den mountainbike lehiaketarik garrantzitsuena irailaren 21 eta 22an. BTT EuskadiExtrem’13ko 5. edizio honek Gasteiz eta Beasain lotuko ditu.

Lehengo etapa 100km-koa izango da, 3000m-ko maldarekin, eta Gasteizko Mendietatik, Ullibarri-Ganboako urtegitik eta Aitzgorri-Aratz parke naturaletik igaroko da Beasainera heldu arte. Hasiera Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik izango da.


Bigarren etapa, ordea, Besainen hasi eta bukatu egingo da. Egun honetan 60km-ko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek, 1500m-ko maldari aurre eginez. Aralarreko parke naturaletik igaroko da gehienbat.


BTT lehiaketa honen berezitasun nagusia urtero ibilbidea aldatzen dela da. Honekin parte hartzaileei (600 inguru) eta hauekin datozenei (2000 pertsona baino gehiago guztira) Euskadiko gune erakusgarrienak ezagutaraztea bilatzen da.


Izen emateak apirilaren 1etik daude zabalik eta irailaren 7an itxiko dira.

 


Informazio gehiago: BTT Euskadi Extrem ‘13

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide