Kirol turismoa: Walking & running

hirinet 2013ko urt. 31a, 13:54
salburua-lasterkariaHirian antolatzen diren lasterketa ugariak bitarteko paregabeak dira Gasteiz hiriaren edertasuna bertatik bertara ezagutzeko, halaber, orain hiriaz gozatzeko eskaintza are eta gehiago zabaldu da. Izan ere, hiriburuan zehar lau ibilbide diseinatu dira turismoa eta kirola uztartuz, oinez eta lasterka hain zuzen ere.

Egia esan, azkenaldian hainbat tokitan indarra hartzen ari den ekintza da, hiriaz gozatzeko turismo berri bat delarik, jende askoren bi afizio aldi berean burutuz. Bilbon eta Donostian esaterako, jada abian dagoen egitasmoa da, baina Gasteizen ez bezala, bi hiriburu horietan ordaindu egin behar da.

Jarraian, zehaztu diren lau ibilbideak aipatuko ditugu:

1.Hiri erdia-Etorbidea: Irteera “pradotik” eta distantzia 7,06km.

2.Lakua-Arriaga: Irteera Arriaga parketik, guztira 6,43km.

3.Salburua: Irteera Salburuako Boulevard-etik,  guztira 5,13km.

4.Salburua II: Irteera Salburuako Boulevard-etik (gauean burutzeko), 6,18km.

Honela, Gasteizko hiri berdeak eskaintzen dituen baliabide, aukera eta edertasuna hiritarren eta atzerritarren artean hedatzea eta gozatzea besterik ez da falta.


Egilea: Mikel Villarrolain

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide