Mendi Film jaialdiaren V. edizioko onena Gasteizen

hirinet 2013ko urt. 24a, 13:09

MENDITOUR-VITORIA-cartel2012an Mendi Film Festival-ek Gasteiztik Bilbora alde egin zuen, lau urtez gure hirian ospatu ostean. Bosgarren edizioa abenduan ospatu zen Bilbon, eta mendia ardatz duen jaialdi honen film onenak ikusteko aukera heldu zaigu Mendi Tour izeneko ekimenari esker.

Horrela, urtarrilaren 24an, ostegunean, eskalada izango da protagonista, kirol hau izango baitute hizpide proiektatuko diren hiru ikus-entzunezkoak. Ikusleak Alpe suitzarrak, amazoniar basoa edo Zirkulu Polar Artikora bidaiatzeko parada aurkituko du ‘Autana’ filma,  ‘Silbergeier’ laburmetraia eta ‘Sensacions’ ikus-entzunezkoaren proiekzioekin.

Urtarrilaren 25ean, ostiralean, berriz, argazkirik onenaren saria jaso zuen Unicorn Shasimiestatubatuarra, mendiko kirolik film onenaOrigins: Obe and Ashima’ eta Alberto Iñurrategik aurkeztuko duen ‘Elogio del fracaso’ ikus-entzunezkoen txanda izango da.

Proiekzioak Vital Kutxaren Fundazioa Aretoan izango dira 19.30ean eta saioko prezioa 3 eurokoa izango da.

 

MENDITOUR-VITORIA-GASTEIZ-h

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide