Banakakoa ez da ordea egungo bi izar handiak lehian jarriko dituen partida bakarra izango, hortik bi egunera (Abuztuaren 6an beraz, eta jada gaueko ordutegian) binakako txapelketaren bigarren finalerdian berriz ere aurka ariko baitira. Goizuetarrak Beroiz izango du lagun, eta iberoarrak Barriola. Lehenengo finalerdia (Abuztuak 5, arratsaldeko 5etatik aurrera) aurrekoa bezain erakargarria da hasiera batean: iazko bikote garailea, Oinatz Bengoetxea eta Begino, Titin III.a eta Zubietaren aurka. Irabazleek titulua Abuztuaren 8an izango dute jokoan. Egitaraua Abuztuaren 7an Aspe eta Asegarce enpresetako pilotarien arteko Ardoaren Desafioak osatuko du, zeinak partidu nagusian Berasaluze VIII.a-Albisu Gonzalez-Merino II.aren aurka jarriko dituen.Osagai egokiak beraz datozen bost egunetan goi mailako pilotaz gozatzeko. Ea ikuskizunak jaia borobiltzen duen.
Hibai Martinez