Munduko Triatloi Txapelketa Gasteizen

hirinet 2012ko uzt. 23a, 18:46
triatlonDatorren igandean, uztailaren 29an, nazioarte mailako kirolak hitzordu garrantzitsua izango du Gasteizen, Munduko Triatloi Txapelketa ospatuko baita. Distantzia luzeko lasterketa izango da eta 4 km igerian, 120 km bizikletaz eta beste 30 km korrikan egingo dituzte parte hartzaileek.
eneko-llanosHauen artean aurkitzen dira, orain dela bi urte, Gasteizen ere Europako txapelketa irabazi zuten Virginia Berasategi eta Eneko Llanos gasteiztarrak. Llanos “ilusio betez eta oso pozik” agertu da Udaletxean eskainitako prentsaurrekoan. “Txapelketa honek Gasteiz triatloiaren mapan kokatuko du eta pozgarria izango litzateke aurrerantzean mota honetako nazioarteko txapelketak hemen bertan ospatzen badira”, azaldu du kirolariak. Horrez gain, lehiaketa irabazi nahi duela adierazi du kazetarien aurrean: “nire ustez oso sasoi puntu onean iristen naiz, indartsu aurkitzen naiz eta prestakuntza oso ona izan da. Zalantzarik gabe, etxean munduko txapelketa bat egotea oso handia da niretzat”. Hori dela eta, presioa ere baduela ziurtatu du gasteiztarrak, “hala ere, 2010ean Europako txapelketan gauza bera gertatu zitzaidan eta azkenean irabaztea lortu nuen”.

Munduko txapelketa hau Gasteizko zein inguruko lekuetan gauzatuko da. Horrela, Igeriketa froga Ulibari-Ganboko lakuan izango da, hots, Landako parke probintzialean. Txirrindularitzako zirkuitua ere aipatutako parketik igaroko da eta oinezko lasterketak, aldiz, Gasteizko Alde Zaharrean hasi eta erdigunetik lau bider 7,5 km-ko ibilbidea egin ostean, Plaza Berrian izango du amaiera.

 

Informazio gehiago HEMEN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide