alea.eus

Diskriminazio transfoboa salatu dute Gesaltza-Añanako igerilekuan

Erredakzioa 2018-07-12 17:13   Gizartea  Añana  Gesaltza-Añana

Gazte transgenero bati kamisetarekin igerilekuan sartzea debekatu eta gero, elkartasuna adierazteko, kamisetarekin sartu da gazte talde bat. 

Gazte Rock udalekuetako 50 gazte Gesaltza Añanako igerilekuetatik kanporatu zituzten atzo arratsaldean, kamiseta jantzita zeraman lagun transgenero bati bainua debekatu, eta, elkartasunez, denak uretara jantzita bota ostean. "Denak kamisetarekin!" oihukatuta egin zuten jauzi uretara.

Igerilekuko sorosleak kotoizko kamisetekin ezin dela uretan sartu gogoratu zien gazteei, fibrazkoekin bakarrik, eta gazteak halakorik ez zuenez bainua debekatu zion. Debekuaren aurrean, kamisetekin uretara salto egitea erabaki zuten denek. Sorosleak Ertzaintzari deitu eta bertatik kanporatu zituzten gazteak.

Genero ikuspuntua lantzen duen Aluak taldeak jakinarazi duenez, Gazte Rock udalekuetako begiraleek sorosleari egoera zein zen azaldu zioten arren, hark ez zion baimenik eman gazteari kamisetarekin uretan sartzeko. "Gure elkartasuna eta babesa diskriminazio transfoboa jasan duen gazteari. Gora gazteria solidarioa!", adierazi dute ohar batean.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa