Ihuda ibaian larunbatean jazotako isuri bat aztertzen ari da URA

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mar. 27a, 11:28

Berantevillako Lacorzanilla poligonoaren inguruan, Ihuda ibaian, larunbatean, isuri bat egon dela salatu dute inguruko bizilagunek. URAk laginak jaso ditu, eta aztertzen ari da.

Berantevillako Lacorzanilla poligonoaren inguruan, Ihuda ibaian, isuri bat egon dela salatu dute inguruko bizilagunek sare sozialetan. Larunbatean jazo zen gertaera, eta bideo bat zabaldu dute. Salaketa egin duen lagunak adierazi du lixiba usaina zegoela, Ertzaintzari deitu ziola gertaera salatzeko, eta txosten bat egin dutela EAEko Ingurumen sailari bidaltzeko.

URA Ur Agentziarekin harremanetan jarri da ALEA aldizkaria gaur goizean isuriaren jatorriaren inguruan galdetzeko. Adierazi dutenez, teknikaria hurbildu zen asteburuan Berantevillara eta isuriaren laginak hartu zituen. Une honetan isuriaren jatorria ari dira aztertzen.

Ez da lehenbiziko aldia Ihuda ibaira isuriak bota direla Berantevilla inguruan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide