Arabako sagardo denboraldia zabaldu dute

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 13a, 11:49

Kuartango Sagardotegian zabaldu zuten ostegunean Arabako txotx bolada; bide batez herrialdeko hirugarren sagardotegia inauguratu dute.

Hasi da Araban sagardo denboraldia. Maider Unda borrokalariak ireki du txotx bolada, eta bide batez sagardotegi berria inauguratu du. Kuartangoko bainuetxe zaharraren beheko solairuan egokitu dute Arabako hirugarren sagardotegia, Zuhatzu Kuartangon. Ekitaldian parte hartu zuten Kuartangoko eta Añana Kuadrillako bizilagun ugarik baita ordezkari instituzionalek ere. Eduardo Fernandez de Pinedo Kuartangoko alkatea, eta Eduardo Aginako Nekazaritza diputatua egon ziren, besteak beste.

Txalapartarien soinuak eta dantzarien agurra lagunduta zabaldu zuten ostegunean arratsaldean txotx ekitaldia Kuartango sagardotegian; ondoren Maider Undak lehen txotx egin zuen, eta Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta bertsolariek gonbidapena egin zieten bertaratutako lagunei "gaur dohainik baina hurrengoan ordainduta" Arabako sagardoa dastatzeko. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide