Euskararen Astearen baitan antolatu du Euskara Zerbitzuak Jolastu familian euskaraz tailerrak, Añana Kuadrillan, ume eta gurasoek elkarrekin euskaraz jolasteko. Saioen helburua da euskararen transmisioan eragitea.
Ostiralean, Langraiz Okako gizarte etxearen gimnasioan egingo dute tailerra, 17:00etatik 19:00etara; larunbatean goizean Uribarri Gaubeako Gobea eskolako gimnasioan izango da tailerra, 11:00etatik 13:00etara.
Azkenik, larunbatean, Rivabellosako zentro berdean, DJ Martinbertso eta Ane Pirata ikuskizuna egingo dute, 17:30ean. Saio irekia izango da, dantza, koreografia, eta karaokea uztartuko dituena; umeen eta gurasoen partehartzea sustatzeko asmoa duen ikuskizuna da, antolatzaileek azaldu dutenez.
Beste alde batetik, Zuhatzu-Kuartangon larunbatean, 19:30ean, Gabonetako pregoia egingo dute udaletxean, eta Potxin eta Patxin pailazoak Nor da Olentzero? lana aurkeztuko dute.