Berdintasun tailerrak eta eskola bat antolatu ditu Iruña Okako Udalak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016ko aza. 10a, 15:25
Iruña Okako Udala

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu nahi dute, eta bikote gazteen harremanen inguruko hausnarketa egin.

 

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat jarduera martxan jarri ditu Iruña Okako Udalak azaroan;  bi tailer antolatu dituzte, emakumeei eta nerabeei zuzendutakoak, eta Berdintasun Eskola bat, genero berdintasunaren inguruan ikasteko eta ideiak partekatzeko interesa duten udalerriko lagunentzat gune bat osatzeko asmoarekin.

Berdintasun Eskolaren baitan lau hitzaldi eskainiko dituzte, eta saio bakoitzean hainbat eduki jorratuko dira, betiere metodologia praktikoa erabiliz, eta debateari, trukaketari, eta taldekako hausnarketari lehentasuna emanez. Saio guztiak zentro soziokulturalean izango dira.

Gazteentzat tailerrak 

Halaber, nerabeei zuzendutako ikastaroan, bikote harremanetako tratu onen tailerra jarriko dute martxan. Jarduera honen helburua harremanen inguruan hausnarketa egitea da antolatzaileen esanetan, oraindik hainbat esparrutan nagusi diren mezu sexisten aurrean irakurketa kritikoa bultzatzeko helburuarekin. 

Esperientziak trukatuz, ezagutzak partekatuz izenekotailerra iragan astean hasi zen. Garai eta toki desberdinetako emakumeen esperientziak oinarri hartuta, hausnartu, ikasi eta konpartitzeko espazio bat izan nahi du.

'Partekatuz' tailerra

azaroak 10, 17, 24

10:00-12:00
Gizartean emakumeen paperaren aldaketak; familia eta bikote harremanak; etxeko lanen balioa; osasuna, gorputza eta hedabideak.

Tokia: Iruña Okako Zentro soziokulturala.

Dinamizatzailea: Itsasne Loroño.

nori zuzenduta:

Adin eta jatorri guztietako emakumeei.

Berdintasun eskola

azaroak 9

17:00-19:00 'Zergatik hitz egiten dugu generoari buruz?'

azaroak 16

17:00-19:00 'Desberdintasuna ez dela existitzen? 

azaroak 23

17:00-19:00 'Indarkeria ez da jotzea soilik'.

azaroak 30

17:00-19:00  Parte hartzerako espazioak eraikitzen.

 

Tratu onen tailerra

azaroak 11, 18 eta abenduak 2

18:30-21:00
Nerabeen arteko harremanetan ematen diren indarkerien gaineko kontzientzia hartzea eta hauei aurre hartzea da tailerraren helburu nagusia.

Tokia: Iruña Okako gizarte etxearen gazte kluba.

nori zuzenduta:

Udalerriko nerabeei zuzendutako tailerra da.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide