Zabaldu dute Langraiz Okara A-3308 errepidearen bidez sartzeko bidea

Estitxu Ugarte 2016ko ira. 16a, 11:02
Langraiz Okara sartzeko obrak. Argazkia: PHOT.OK

Hilabete eta erdi itxita egon eta gero zabaldu dute berriro Langraiz Okara A-3308 errepidetik sartzeko bidea. Hala ere adi egoteko eskatu dute, obrek oraindik hainbat aste iraungo baitute.

Proiektu horrek 1,5 milioi euroko inbertsioa eragin du, eta horri esker hobetu egingo da Langraiz Okara A-3309 errepidetik sartzeko bidea, ekidin egingo baita Gasteiztik Langraizera (eta alderantziz) doazen ibilgailuak A-2622 errepide zaharreko bidegurutzean gelditu behar izatea. Horrez gain, hobetu egingo da Subillabide industrialderako sarbidea. 

Halaber, horren barruan biribilgune berri bat eraiki dute, ikastegi berriaren eta kirol gunearen parean, zeina herri arteko zirkulazioaren eta herri barrukoaren arteko lotunea izango baita.
 
Joan den udaberrian hasi ziren egokitze obrak, eta hori dela-eta zirkulazioa moztu egin behar izan zen abuztuaren hasieran, lan handienak egin ahal izateko. Obrak amaitu dira eta bide zati hori irekiko da gaur, nahiz eta obrak ez diren bukatuko urte bukaera arte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide