Hamar hektarea zereal eta txaraka erre dira Olabarriko sutean

Estitxu Ugarte/PHOT.OK 2016ko abu. 3a, 12:26

Orain arte Araban jazo den sute handiena Olabarri eta Mandaita herrien artean piztu zen atzo arratsaldean. Suteak hamar hektareatik gora zereal eta txaraka erre ditu.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lanean ari zen uzta-makina batean piztu zen sua, eta berehala zabaldu zen inguruetara. Olabarriko bizilagunak traktoreak hartu eta berehala abiatu ziren sutearen kontrako suebakiak egitera; Gasteizko suhiltzaileak eta Arabako Aldundiko zerbitzuak ere lanean egon ziren bertan. Azkenean ur-hegazkinak erabili behar izan zituzten sutea amatatzeko. Erriberagoitiako Basquiñuelas herrian ere sutea gertatu zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide