Uztailaren 1ean iritsi ziren umeak Loiuko aireportura, Tindoufeko kanpamentuetatik, eta zuzenean abiatu ziren Zuhatzu-Kuartangora. Bertan emango dituzte hurrengo bi hilabeteak, Arabako Bakelekua elkarteak antolatu duen udalekuan. Kuartangoko Udalak hutsik dagoen medikuaren antzinako etxea utzi die, eta bertan prestatu dute jantokia, egongela eta bi logela ohatzeekin.
Arabako Bakelekua elkarteko kide Itziar Martinez de Santosek azaldu duenez, udalekuaren helburu nagusia azterketa medikuak egitea da, "derrigorrezkoak dira pediatrara, okulistara eta dentistara joatea, eta gehienak jada egin ditugu, bestalde, adibidez, aurten, ume bat operatu behar dugu, hernia bat duelako, horretarako ere balio du udalekuak". Elikadura aldetik indarrak hartzeko baliatzen dituzte umeek Euskal Herrian igarotzen dituzten hilabeteak, eta basamortuan garai honetan dauden tenperaturak saihesteko.
Irakurri artikulu osoa ALEA aldizkariaren 69. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.