Gatz Haranaren historia antzeztu dute herritarrek

Estitxu Ugarte 2016ko uzt. 11a, 17:33
Gatz Azoka Añana

Gesaltza Añanako herritarrek ikuskizuna eskaini zuten iragan larunbatean, musikak eta argiak lagunduta.

Gesaltza Añanan Gatz Azoka ospatu dute asteburuan, herriko iragana eta oraina azaltzeko asmoarekin. Larunbatean arratsaldean azoka egin zuten eta herrian zehar bisita gidatuak. Gauez ehun bat herritarrek, musikak eta argiak lagunduta, herriaren iragana eta oraina antzeztu zituzten; autrigoien garaitik gaurko egunera arte gatzak herriaren bizimoduan eta historian izan duen garrantzia azpimarratuz. Publiko ugari bildu zen ikuskizunera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide