Telegrafo optikoaren Arabako sarea deskubritzeko aukera

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 12a, 15:42

Arabako Arkeologia Institutuak hitzaldia eta bisita antolatu ditu larunbata honetan, maiatzak 14an, Quintanilla de la Ribera herriaren inguruan dagoen telegrafo optikoaren dorrera.

Hitzaldia 11:00etan hasiko da, Quintanilla de la Ribera herrian bertan. Arabako Arkeologia Institutoko kide den Javier Ajamilek azalduko ditu XIX. mendean Araba zeharkatu zuen telegrafo optikoaren sarearen nondik norakoak. Hitzaldia eta gero, bi kilometrora dagoen dorrea bisitatuko dute. Quintanilla de la Riberako dorrea 2012. urtean eraberritu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide