Gaubeako liburutegian hitzordua dute txikienek maiatzean asteartero, 17:30etatik 18:30etara, munduko zenbait ipuinekin disfrutatzeko. Maiatzaren 3an eta 10ean Mies van Hout-en “Lagunak” eta "Pozik" kontatuko dizkiete, 17an Michael Grejniec "Nola dastatu ilargia, 24an Christiane Pieper-en “Munduan barrena noraezean, Hartza eta Kattalin”, eta maiatzak 31ean Pat Hutchins-en“Gabon Hontza!” eta Sam McBratney-en “Ezetz asmatu zenbat”. Txikilekuan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik 945 353042 telefonoan edo o biblioteca@valdegovia.com helbidean, tokiak mugatuak baitira.