EAJk "presa handia" duela salatu du Barrongo Urtegiari Ez plataformak

Estitxu Ugarte 2016ko api. 8a, 15:10

EAJk asteon Barrongo urtegiaren aldeko mozioak aurkeztu ditu Añanako hainbat herritan; plataformak salatu du "presa handia" erakusten ari direla jeltzaleak obra aurrera ateratzeko.

Barrongo Urtegiari Ez plataformak azaldu du EAJk mozioak aurkeztu eta onartu dituela aste honetan Gaubean, Añanako Kuadrillan, eta Erribera Goitian egitasmoa babesteko, baina "eskualdeko zinegotziei eta herritarrei oinarrizko informazioa eman gabe". Plataformaren esanetan, ezinbestekoa da informazio prozesua zabaltzea "argitzeko urtegiak ingurumenean izango dituen ondorioak, ura biltzeak duen kostu ekonomikoa, eta zeintzuk izango diren obraren onuradunak". Urtegiaren egitasmoa legez kontrakoa izan daitekeela nabarmendu du plataformak. 

Kaltetuak eta herritarrak informazioa, gardentasuna eta prozesu partehartzaile bat zabaltzeko eskatzen ari diren bitartean EAJk "makinak lehenbaitlehen sartu" nahi dituela kritikatu dute plataformako kideek.

Plataformak ehunka sinadura jaso ditu jada Barrongo urtegiaren kontra, eta une honetan kontzejuetan eta herrietan informazioa zabaltzeko urratsak ematen ari da. "Ez dugu Noryeste bezalako beste egitasmo bat eraman nahi eta Barrongo urtegiak horren antza handia du".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide