Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiaren egitasmoa arbuiatu du

Estitxu Ugarte 2016ko api. 4a, 13:42

Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiak kaltetuko dituen bizilagunekin bat egin du, eta egitasmoa gelditzeko exijitu du. Beharrezkoa ez den azpiegitura dela salatu dute.

Arabako Kontzejuen Elkarteak asanblada orokorra egin zuen  larunbatean, eta Barrongo urtegiaren kontra sortu den plataformaren aldarrikapenak babestea erabaki dute bertan bildutakoek. Urtegiaren inguruan parte hartze prozesua martxan jartzeko eskatu dute, eta bitartean egitasmoa gelditzeko.

Barrongo urtegiak kaltetuko dituen nekazarien eta bizilagunen izenean Guineako kontzejuko lehendakari Maite Cruzek batzarran azaldu zuen zergatik sortu den Barrongo urtegiaren kontrako plataforma. Beharrezkoa eta bideragarria ez den obra dela berretsi zuen, eta nabarmendu zuen egitasmoak ez diola erantzuten egungo Añanako errealitateari. Duela hogei urte martxan jarritako makroproiektua zaharkitua dagoela azpimarratzeaz gainera, Cruzek salatu zuen dirua xahutu nahi dutela beharrezkoa ez den azpiegitura egiteko, bitartean kaltetutako herrietan oinarrizko zerbitzuak falta direnean. Halaber, informazio falta handia dagoela esan zuen, eta ondorioz susmo txarrak zabaldu direla obraren benetako helburuaren inguruan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide