Herriko 65 urtetik gora duten bizilagunei bidali dieten gutunean azaltzen denez pilekin dabil jarriko duten alarma eta ke kantitate jakin bat dagoela dekektatzen duenean aktibatzen da. Instalazioa etxez etxe egingo dute martxotik aurrera eskaera egiten duten bizilagunen artean. Gainera, adineko bizilagunen etxeetan tximinien garbiketa ere diruz lagunduko du Udalak, istripuak ekiditeko. Tximinien garbiketa kanpaina maiatzean eta ekainean egingo dute. 80 euro inguru balio du garbiketak eta Udalak erdia ordainduko du.