Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatuko dute

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 11a, 20:20

Barrongo urtegiaren kontrako plataforma osatuko dute eta ezinbesteko informazioa eta azterketa sozioekonomikoa egin arte egitasmoa gelditzeko eskatuko dute. Hala erabaki dute Añanako bizilagunek gaur Espejon egindako asanbladan.

Plataforma bat osatuko dute Añana Kuadrillan Barrongo urtegiari aurre egiteko. Ez dute obra handiaren beharra inondik inora ikusten eta lurzoruen ureztapena beste bide batzuetatik egin daitekeela uste dute. Hortaz egungo errealitatearekin bat egiten duen azterketa sozioekonomikoa egiteko eta benetazko informazio publikorako epea zabaldu arte egitasmoa gelditzeko eskatuko dute. Arabako Foru Aldundira joko dute.

Bigarren asanblada egin dute gaur arratsaldean Añana eskualdeko bizilagunek Barronen Ebroko Ur Konfederazioak egin nahi duen urtegiari buruz hitzegiteko. Arabako urtegi handienetakoa izango litzateke, Albinaren tamainakoa, eta teorian behintzat lurrak ureztatzeko balio behar du. Haatik, inguruko bizilagunek ez dute makroproiektuaren beharra inondik inora ikusten. 

Kolore guztietako lagunak bildu dira Espejoko asanbladan, eskualdeko herri askotako bizilagunak, kaltetutako nekazariak, UAGA sindikatuko kideak, ureztatzaileak, Gaubeako alkatea eta Kuadrillako lehendakaria, EHBildu, Podemos eta Irabaziko eledunak, Ekologistak Martxan taldekoak eta Kontzejuen elkartekoak. 

Erlazionatuak

Barrongo urtegiaren proiektuak piztu du sua

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016 urt 27 Añana   Gesaltza-Añana

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide