Melledes eta Manzanos arteko bide tartea konponduko du Aldundiak

Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 10:46
riberabaja.eus

1,5 milioi euro inbertituko ditu Melledes eta Manzanos arteko A-4340 errepide tartea zabaltzeko eta hobetzeko.

Melledes eta Manzanos arteko A-4340 errepide tartea zabaltzeko eta hobetzeko 1,5 milioi euro inbertituko ditu Arabako Foru Aldundiak. Horrela, bihurgune ugari eta itxi eta zoru hondatua dituen bidearen erabiltzaileei bidaia seguru eta erosoagoak eskaintzeko. Ohikoa da inguruko herrien arteko eskola garraioak errepide hori erabiltzea.

Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartu du errepide horren egokitzapena eta obrak lizitatu eta esleitu egingo dira. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak bultzatutako proiektu horrek Melledes eta Manzanos arteko 2,3 kilometroak egokitzea du helburu; hau da, bost metro eta erdi zabal izango den galtzada bat egitea.

A-4349 errepidearekin bat egiten duen lekuan hasten da A-4340 errepidea eta Melledes herrian amaitzen da. Rivabellosa eta Quintanilla de la Ribera eta Melledes (Erriberabeitia) lotzen ditu.

Modu honetan, jarraipena emango zaie Rivabellosa eta Melledes arteko bide tartea egokitzeko lanei.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide