Haurrentzako jolasak

Linternaren jolasa

Erredakzioa 2020ko api. 1a, 10:51

Familian euskaraz eta etxean egiteko jolasak. 4-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta euskaraz egiten ez dakiten gurasoei egokituak.

Dinamika honetarako, lehendabizi kutxa bat prestatu behar da, eta ondoren, egunero egingo diren jolasak bertan sartu.

LINTERNAREN JOLASA

Nola jolasten da? Linterna bat eskuetan, etxeko gela bat ilunpetan jarriko dugu.

  • Jolasteko modu bat: linterna eskuetan hartuko du batek eta nahi duen objektua argiztatuko du.
    • "Zer da hori?"
    • "Hori baloia da".
  • Bigarren modu bat: linterna eskutan hartuko du batek eta besteak honela galdetuko dio:
    • "Non dago leihoa?"
    • "Leihoa hor dago" (linternarekin argizatuz).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide