Laugarren lanerako hirukotean egonkortu dira Tristtan Murgi (ahotsak, gitarra elektrikoak, kantu egilea) eta Horeba (Greg Juvin, baxuan eta Cédric Lépine baterian). Gainera Pey Etura gitarrajole argentinarraren laguntza izan dute lau kantutan.
Zuzenekoetan erraz moldatzeko diskoa prestatu dute. Ahotsak garrantzi handia hartu du diskoan eta lehen aldiz gitarra efektuekin jolastu du Tristtanek. Jazz-Folkaren bueltan ibili den Murgi "rockerotu" zaigu oraingoan. Musikari buruz zer esan? Akordeen gainean etzan zaitezke eta bertan lokartu izpiritua indarberritzeko.