Araba Euskaraz 2020

'Darabagu' izango da datorren urteko Araba Euskaraz jaiaren leloa

Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 10:21
Lekukoa pasatu zion Armentiak Aresketari. AIARALDEA

Amurrion ospatuko da hurrengo urteko ekainaren 14an Araba Euskaraz jaia. 

Ekainaren 16an pasatu zion lekukoa Armentia ikastolak Amurrioko Aresketa ikastolari hurrengo urteko Araba Euskaraz antolatzeko. Ostegunean jaiaren leloa aurkeztu zuten: Darabagu

Aresketa Ikastolako lehendakariak datorren urteko jaiari begirako hainbat gauza aurreratu zituen orduan. "Helburua izango da eskualdean euskara bultzatzea, festa inklusibo baten bidez". Ikasleen eta Aiaraldeko zein Euskal Herriko sortzaileen arteko elkarlana sustatu nahi dute horretarako. "Gazteak gonbidatu nahi ditugu euskaraz gozatu, sortu eta komunikatzera". Gauzak hala, euskararen alde lanean dabiltzan Aiaraldeko eragile eta talde guztiei luzatu diete ekimenean parte hartzeko gonbita. "Erronka zaila da esku artean duguna, baina baita polita ere".

Lau aldiz ospatu da ikastolen aldeko jai hori Amurrion. 1986. urtean izan zen lehen aldia, 1996an bigarrena, 2005ean hirugarrena eta 2013an, aldiz, azkena. Laudion ere hainbat aldiz ospatu da festa: 1983. urtean, 1993an, 2000an eta 2011n. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide