2017/05/20 19:30

KONTZERTUA

[KONTZERTUA] Mushkum

[KONTZERTUA] Mushkum
Artziniega Museoa, Aiaraldea Artziniega

"Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako". Proiektua Luis Vilen estudioan jaio da, Juncal Altzugarairen ahotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da. 

Sarrera doan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide