Busti Añana Euskaraz Programa Osoa
Defentsa pertsonalak barne hartzen dituen teknika eta taktiken multzoa ezagutu nahi duzu? Tailer honetan, hainbat egoeratan nola defendatu ikasiko duzu, borroka-arteetako teknikak praktikan jarriz. Izen-emateak urriaren 31tik aurrera hemen.
Hiperteknologiaren tiraniari buruzko txotxongilo komedia dibertigarria eta ameslaria. Dj Kaktusekin. Informazio gehiago
Euskararen Eguna Santa Lucia auzoan.
Solasaldia. Informazio gehiago
Magiklown, magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Busti Añana Euskaraz Programa Osoa
Arratek “Bidaiaria” kontzertu didaktiko honen bidez nortzuk ziren benetan sorginak deituriko emakumeak kontatuko digu. Informazio gehiago
Txokolatea maite duzu eta gauza goxoak sortzen gozatzen duzu? Informazio gehiago
Bertso saioa Euskararen Egunaren programazioaren barruan. Informazio gehiago
Gazte eta helduentzako antzerkia. Informazio gehiago
Bertso-pilota saioa. Xabi Igoa eta Martin Abarrategi bertsolariak arituko dira. Informazio gehiago
Zuzeneko musika, barreak, pertsonaia desberdinak eta ekintza pilo bat keinu-antzerkiaren erakustaldi honetan. Busti Añana Euskaraz Programa Osoa
Beñat Iturbe aktoreak ordu bat hitzez, soinuz, keinu eta isilunez beteko du. Edukiz gainezka egongo diren 60 minutu horietan bere burua aurkeztuko du, hainbat ideia garatuko ditu eta, ausartzekotan, bere sekretu ilunenetako bat kontatuko du.
Probalekua euskarazko umorezko bakarrizketen saioa da, non parte-hartzaileek hamar minutuko testuak aurkezteko aukera izango duten. Karkarkar euskara hutsean egiten den lehenengo mikrofono irekia da, eta komediagileen, ikus-entzuleen eta komedia zaleen topagunea izatea da bere helburu nagusia. Informazio gehiago