Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu 'Puntobobo' eleberriak. Aurkezpena egingo du idazleak Karmele Jaiorekin batera.
Euskaraldiaren baitan, Mintzodromo bat antolatuko da. Mintzodromoa egitasmoak euskarara hurbiltzen edo euskaran murgiltzen ari diren lagun ezberdinei (mintzalagunak eta euskara ikasleak, bereziki)... Informazio gehiago
Laudioko II. Jardunaldi Feministen programaren barruan. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Informazio gehiago
Danele Sarriugarteren laguntzarekin egingo da liburuaren aurkezpena. Kuttunak irakurle klubaren programaren barruan. Informazio gehiago
Barre egin eta sortzaileen lanak ikusteko aukera. Julen Pagazaurtunduak aurkeztuta, saio irekiak izango ditugu. Saio honetan, Esti Curiel zumaitarra, Manex Astigarraga debarra eta Asier Galarza muxikarra izango dira. Informazio gehiago
Arizona ez dago hain urrun. Arizona hemen dago, Bidasoan, Melillan, gure hirietan, gizakek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatu den horma bakoitzean. Informazio gehiago
'Bihar, atzo, gaur, bihar' irakurraldi musikatu bat da, zeinetan Ibil Bedi taldeak bere musikarekin lagunduko baitio Iban Zalduak sortutako ipuin bati. Informazio gehiago