Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan. Informazio gehiago
6-12 urte arteko umeentzat. Euskararen erabilera emozioen bitartez indartzeko lantegiak. Iruña Okako udalak eta Hitz eta Pitz kabineteak antolatuta. Plaza mugatuak. Izen emateak: 669 250 341 whatsapp bidez, urtarrilaren 30era arte.
11:00etatik 14:00etara Bastidako pilotalekuan: - Haurrentzako tailerrak (6-8 urte). - Pilota jolasak (9-12 urte). - Pilota partidak. - Erakusketa: "Pilotalekuan ere euskaraz". Parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 20ra arte Bastida Ikastolan eta ARABA EUSKARAZeko webgunean.
Arabako sagardoa ezagutzen jarraitu nahi dugu Gasteizko Mintzalagunok eta horregatik, aurreko urtean bezala, Mintza Txotx irteera Askartzara egingo dugu, Trebiñu Konterriko herri txiki batera. Informazio gehiago
Igandeak Jai progamaren barruan. 3 urtetik gorakoentzat. Informazio gehiago
Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du. Informazio gehiago
Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarritutako pelikularen proiekzioa, eta Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia.
Arabazan Ahozkotasun Elkarte Kulturalaren eskutik familia publiko bati zuzendutako narrazio ikuskizuna. Lau kontalari Baratzan kontari: Odei Arregi, Ane Arrugaeta, Ane Gebara eta Josune Garcia de Bikuña. Informazio gehiago
Txani Rodriguez laudioarraren literatura lanean oinarritutako filma.
'Itoiz, udako sesioak' pelikula. Argitaratu gabeko zinten aurkikuntzak Juan Carlos Perez, Itoiz talde ikonikoaren burua, taldea bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera eraman du. Informazio gehiago