Aurten ere Laudiok Euskal Jaiaz gozatuko du irailaren 27an eta 28an. Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Aldai plaza ekintzaz lepo egongo da: baserritarren merkatuaz gain, laudioarrak herri-kiroletan arituko dira eta Akelarre dantza-ikuskizunaz gozatu ahalko dute. Plaza horretan bertan ere herri-bazkaria egingo da 14:30ean. Bazkariaren ondoren, bertso-saioa izango da Juanjo Respaldiza, Oihane Perea, Manex Agirre eta Maddalen Arzallusekin; Serapio Lopez arituko da jai-jartzaile. Bingo musikala eta mus-lehiaketa ere egongo dira. Arratsaldeko 18:00etan, kalez kale kantuan ibiltzeko aukera izango da, eta ondoren irrintzi-lehiaketa egongo da. Gauean, 22:00ean, Nøgen folk-pop taldeak Laudio girotuko du, eta, horren ostean, Zirkinik Bez erromeriaren doinuek alaituko dute gaua. Dena den, musika ez da goizaldera arte geldituko, 03:00etatik aurrera Aztarnak DJak amaiera emango baitio aurtengo Euskal Jaiari.
Plaza mugatuak eta aurretiko izen-ematearekin.
'Azken fakirra' ikuskizuna, Zirika Zirkusen eskutik. Egitaraua osorik: Zuiako Udala
Harresian Zulo taldearen kontzertua Elosuko jaietan. Egitaraua osorik: Legutioko Udala