Ekaitz Etxeberria Gallastegiren eskutik. Antolatzailea: Gizartea, Prozesuak, Kulturak (VIII - XVIII. mendeak) IT 1465-22 ikerketa taldea. Eusko Jaurlaritzaren ikerketa taldea. Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sociedades-procesos-culturas/home
Gogoeta feminista eta umorea uztartuz, lau emakume bertsolarik gure egunerokotasunean kontsumoak sortzen dizkigun kontraesanei helduko diete. Black Friday, gabonak... Planto egin diezaiogun kontsumokeriari, ito baino lehen! Une batez gelditu, ikuskizunaz gozatu eta kontsumo ohiturak birplanteatzeko aukera eskaintzen dizugu. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin, Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburu. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi. Sarrera: Librea tokiak bete arte
Lantegi honetan, euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako literaturara hurbilduko gara, ikuspegi feminista batekin, emakumeak nahiz gizonak inplikatzeari begira, berdintasuna sustatuko duen autokontzientzia sortzeko asmoz. Saioetan, hainbat literatur testu aztertuko ditugu (trama, edukiak, adierazpideak, pertsonaiak eta abar). Erdigunean, emakumeak: emakumeak eta emakumeek idaztean nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda. Koordinatzailea: Gema Lasarte Leonet, doktorea Literatur Zientzietan, eta irakaslea EHUko Literaturaren Didaktikan. Irakurzalea, literaturzalea eta hainbat liburu eta artikuluren egilea. Hileko lehen asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |