9:00-11:30 // Mendi ibilaldia Ganzorrotz taldearekin. 11:00-13:30 // Animazioa, triki poteoa, Builaka batukada, Sorginlarren... 11:30-13:00 // Kirikinorekin jolasak.11:30-13:30 // Elkarteen azoka.12:00-13:30 // Artzikirola eta Bizindar Sokatira Taldea.13:30-14:00 // Ekitaldia, Euskararen Artea.14:30 // Indaba jana.16:00 // Oier Asla: Kontzertu demokratikoa.17:00 // A Triki Punk! 15:30-17:30 // Egur jolasak Kalakarekin.18:00 // Parrillada Otsati Elkartearen eskutik.18:00 // Jota Ke Erromeria eta Memealdia.
Haurrentzako erraldoiak sortzeko lantegiak, 11:00etatik 12:00etara, Gaubeako Udal Liburutegian. Erraldoien Kalejira Gaubeako Ekoizleen Merkatuan, 12:30ean. Lantegietan parte hartzeko izena eman behar da, 696221052 whatsapp zenbakian. Adi: Tailerrerako bi plaza besterik ez dira gelditzen eta izen-ematearen arabera egokituko dira.
11:00etan txokoan, ogia egiteko familia lantegia. Izena ematea: 622450706 (Esti) whatsapez. Azaroaren 30era arte. 12:30ean, dantza plaza Dardara taldearekin. Txokoan.
Abenduaren 3a, igandea, euskararen nazioarteko eguna, festa handi bat izatea nahi dugu. Horretarako, goiz eta arratsaldeko egitarau zabala prestatu dugu: Goizean, Indarra dantza taldearen 50. urteurrena dela medio, hainbat jarduera izango ditugu: ekitaldia, dantza-plaza eta jaialdia. 11:30ean hasita, Sologanako kantxan. Eta arratsaldean, Zirika Zirkus konpainiaren "Egunon, sikiera!" antzezlana izango dugu 17:30ean. Bukatu ondoren, festarako aukera egongo da, Anai DJarekin.
11:30ean, bizikleta lantegia: zirkulazioa, konponketak… Gazte eta umeentzat. 13:00etan, Erkametza abesbatzza eta MAR.IS.KAL Dj-a tabernan.
Abetxuku Euskara Batzordeak abenduaren 3an, igandean, eguerdian, familia giroan eta euskaraz gozatzeko plana proposatzen dizu. Haur dantzaldia eta dantza-plaza saioa gidatuez gain, haurrentzako tailerra eta gargantua izango dira Abetxuko Ikastolaren patioan. Euria egiten badu arazorik ez da, patioa estaltzen duen frontoia oso handia delako. 12:00 > Haur dantzaldia Anai DJarekin13:00 > Dantza plazan12:00 - 14:00 > Gargantua, tailerrak...Antolatzailea: Abetxuku Euskara Batzordea.
Baserriko joko eta jolasak, familian parte hartzeko modukoak.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jon Maia, Alaia Martin Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza. Kultur bitartekaria: Lanku.
Herri lasterketaren ostean, luntxa, photocall-a eta amenizazioa izango da, gaztetxeokoko gazteen eskutik. 16:00etan, partxis lehiaketa Sastiñan
Gasteizko Udalak sustatutako eta ELKAR, BAKH eta Laboral Kutxak babestutako Euskararen Astearen barruan, Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketaren sari banaketa. Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Andaren bertso saioarekin eta sari banaketarekin amaituko da Arabako 2023ko bideo-kopla lehiaketa. Beraiekin izango dira Uxue Diaz de Zerio —gai jartzaile gisa—, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel —musika eta laguntza eskaintzeko—. Informazio gehiago: https://alea.eus/gasteiz/1699876452826-bideo-kopla-lehiaketa-2023-bertso-saioa-sari-banaketa
Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria. Garaionen aurkezten duten 'Lakoste' antzezlanean jarraipena eman nahi izan diote jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi. Oraingo honetan Karramarroak ikusleei begietara begiratuko die zuzenean haiekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia...
Bertsolariak: Orlando Arreitunandia, Nerea Elustondo, Agin Laburu, Aitor Mendiluze. Gai-emaileak: Irati Anda Antolatzaileak: Oiongo Udal.
Haurentzako saioa.
Familiarentzako ikuskizuna.
Geu elkarteak antolatutako ekintza, Euskararen Egunarekin batera. 17:30ean, Landatxon, 'Baserriko porrusalda' ikuskizuna, Bapatean Zirko taldearen eskutik. 18:30ean, Landatxotik kalejira Kumbalaye batukadarekin. 19:15ean, Andra maria Zuriaren plazan, euskararen argien piztea.
Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira.Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai.
Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu. Adina: 4 urtetik gora.
Poliziaren kontrolak eta Pirinioetako eta Atlantikoko Bidasoako muga naturaleko pasabide batzuk ixteak 10 heriotza eragin zituen urtebetean. Frantziak 2018ko udan ezarri zuen kontrol hori, Europako gainerako herrialdeetara bidean zihoazen etorkinak sar ez zitezen. Zazpi pertsona hil ziren 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiru hil 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren alde batean eta bestean dauden hainbat aktibistari ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea (Harrera Sarea) eta Bidasoa Etorkinekin (El Bidasoa con los migrantes) elkarteen ordezkari gisa, beren bizitza galdu zutenak ere gogorarazten ditu, izena, adina, zeharkaldia eta ametsak jarriz, hildakoen zifra hotzen atzean ezkutatzen den historia eta pertsonak ezagutuz, horrela tragedia gizatiartuz.
Poliziaren kontrolak eta Pirinioetako eta Atlantikoko Bidasoako muga naturaleko pasabide batzuk ixteak 10 heriotza eragin zituen urtebetean. Frantziak 2018ko udan ezarri zuen kontrol hori, Europako gainerako herrialdeetara bidean zihoazen etorkinak sar ez zitezen. Zazpi pertsona hil ziren 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiru hil 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren alde batean eta bestean dauden hainbat aktibistari ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea (Harrera Sarea) eta Bidasoa Etorkinekin (El Bidasoa con los migrantes) elkarteen ordezkari gisa, beren bizitza galdu zutenak ere gogorarazten ditu, izena, adina, zeharkaldia eta ametsak jarriz, hildakoen zifra hotzen atzean ezkutatzen den historia eta pertsonak ezagutuz, horrela tragedia gizatiartuz.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |