Laudioko ikasleek, euskaltegiko ikasleek eta ordezkari politikoek euskararen aldeko adierazpena irakurriko dute. Ekitaldia Herriko Plazan izango da, eta bertan Maialen Solaunek ere parte hartuko du, Aniztasun Funtzionalaren Eguna dela eta. Ordu erdi geroago, 11:30ean, "Merkataritza eta Euskara" sariak banatuko zaizkie Lur eta Olympus dendei. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira Herriko Plazan. 18:00etan, Berbodromoa, parte hartu nahi dutenentzat. Herriko Plazan. Basalarrina Kultura Elkarteak antolatua.
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Aroa Arrizubieta. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.
15:00etan, eskolan disko festa, DJ Anairekin. 17:30ean, Gaztelekuan telefonoarekin musika sortzeko tailerra, DJ Makala
Tomaxen abenturak taldearen eskutik, 'Bi ipuin' ikuskizuna (15.30ean Herri Eskolan). Umeentzako jaia (kalejira, aurpegi margoketa, jolasak, dantza plaza) Aratzpe Guraso elkartearen eskutik. Plazan, 17:00etan.
Clown, zirkua eta malabareak. Familiarentzako ikuskizuna.
Karla Fernandez de Ganboak gidatuta. 10-12 urteko umeentzat. Izena emateko: ccuinfantil@araba.eus
Zuzeneko musika, barreak, pertsonaia desberdinak eta ekintza pilo bat keinu-antzerkiaren erakustaldi honetan.
ZINEZ, helduentzako euskarazko filmen zikloaren barruan, Berri Txarrak taldeari buruzko DARDARA dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Marina Lameirok zuzendutako lana da DARDARA, eta, filmarekin batera, zuzendaria ere etorriko da, lanari buruz solasean aritzera.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze. Gai-jartzaileak: Izar Mendiguren Antolatzaileak: Laudioko Udala Kultur bitartekaria: Lanku
rabako musikaria den Karlos Subijanak ZAHARRAK BERRI bere azken musikalana aurkeztu du. Bertan aintzineko musika zein tradiziozkoak teknologi elektronikoarekin batzen dira. Grabazioak Gorka Bravo egin ditu eta ekoizpen lanak eta nahasketak Patxi Villenek egin ditu Gasteizko XUXUR estudioan. Diska honetan musikari handien kolaborazioak izan ditu hala nola Carlos Nuñezen musikariak diren Pancho Alvarez eta Xurxo Núñez gitarra eta perkusioak, Jimmy Bidaurreta pianojolea, Ainara Moreno arpa jolea, Oreka TX txalapartariak, Iñaki Alarcia perkusioekin, Xabier Martinez Otxagabia bibolinarekin, Gorka Bravo zarrabetean eta Patxi Villen gitarra eta gallegoen gaitarekin.
"Belarriprest. Nire lehenengo sortzelan euskaraz "ikuskizun bat da eta, aldi berean, esker oneko ekitaldia da hori posible egin duten eragile guztientzat. Hitzaldi performatibo baten forma du, beraz, publikoarekin harreman zuzena jarraitua da eta konplizitatea sortzen du. Emozio bidaia bat da, amorrutik absurdoraino. Oso estetika errazarekin eta umorearen bidez publikoaren arreta bereganatzea lortzen du ordubete osoan zehar.
Korrika-AEK kultur sorkuntzarako lehenengo bekaren irabazlea izandako 'Badon' opera garaikidea estreinatuko da.
Zigoitiko Udalak, Gorbeialdeko Mintzalagunekin eta Gorbeia Eskolarekin elkarlanean, euskararen egunaren inguruko egitaraua osatu du. Hainbat ardo ezagutzeko aukera, eta mintzalagunekin batera mingaina astintzekoa ere bai. Aldez aurretik izena eman beharra dago, 650266744 zenbakira deituta edo idatzita (Unai).
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |