Antzerki lantegia (10:00etan) eta 'Txilin Hotsak' ikuskizuna (13:30ean), Les Bobé Bobé taldearekin. Eman izena lantegietan: kulturagurain@gmail.com edo 945300155 telefonoan (azaroaren 22ra arte)
Familian euskaraz egun eder bat pasatzeko aukera.
Alde Zaharreko eta hiriko auzo batzuetako fatxadetan dauden artelanen galeria bat ezagutzea proposatzen dizugu. Gozatu hiriko artistek eta bizilagunek elkarlanean egindako arte-adierazpen horiez. Ezagutu muralen esanahia, eta izan ezazu horiek sortzeko elkarlaneko prozesuaren berri.
Emakume bat lorategian jarrita, ametsetan. Gizon bat etorri eta bidaia bat egitera gon- bidatuko du, irudien munduan barrena. Bien artean, arbola artean dagoen oihala jasoko dute; oihala orrialde zuri bihurtuko da, irudiak sortzeko eta aldatzeko... jolas egiteko eta emozioak azaltzeko leku bihurtuko da. Adinik txikienetik, haurrak irudien munduan murgildurik bizi dira, nahiz eta gehienetan modu pasiboan izan. Gure lorategian antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkia nahasten dira, haurrei ikuste-esperientzia ludiko eta aktiboa aukeran jartzeko asmotan. Adina: 1-3 urte.
Familiekin egiteko praktika eszeniko proposamen bat da, eta Europa Creativaren Sense Off Sharing proiektuaren barne dago. Adina: 2 eta 5 urte artekoak.
Antzerki lantegia (17:30ean), 'Txilin Hotsak' ikuskizuna (19:30ean), eta merienda. Les Bobé Bobé taldearekin. Eman izena lantegietan Berantevillako udaletxean (azaroaren 21a arte).
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |