Familiekin egiteko praktika eszeniko proposamen bat da, eta Europa Creativaren Sense Off Sharing proiektuaren barne dago. Adina: 2 eta 5 urte artekoak.
Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera. Hogei txanda izango dira, 40 minutu ingurukoak. Bakoitzean gehienez 5 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere 16 urtetik gorakoak. "17. logela" ihes-gelan parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure txanda hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/
Udazkenari agur esaten joateko hemen da ÆrrimatuZ. Lehen saioa, azaroaren 24an, Maeztun izango da. Kantuan Maddi Agirre, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Eli Zaldua. Gai jartzaile lanetan Eli Plazaola arituko da.
Zabalgan Euskara Taldeak antolatuta. 8 - 12 urteko umeekin Ideia Ekaitza. Izena emateko: www.labur.eus/ZetKimuak
Lur Usabiagak antzeztuta.
Antzezlan performatibo honek intimitatearen eraikuntzan agertu ohi diren menderakuntzaren eta otzantasunaren arteko mugak tenkatzen ditu. Diziplinarteko pieza honetan, mugimenduak, eskulturak eta soinuek topo egingo dute. Bi emakume, nor bere ama-hizkuntzan: antzinako kontakizunetan murgilduta, sonoritate berriak sortzera jolastuko dira. Zer gertatzen da intimitatearekin, haren inguruko ikuskizun bat egiten badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa bat da. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformazioa. Antzinakotasuna eta oraina.
Garagardoa egiten ikasteko lantegia eta dastaketa.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |