Altueran aske sentitzen bazara eta erronkak gustuko badituzu, hau da zure aukera. Erronka desberdinak dituzten bost gune, errezenetatik hasita zailenetaraino heldu arte. Tirolinak, lianak, uztaiak, infernuko zeharkaldia... eta gainditu beharko dituzuen joko gehiago! Baina... esfortzuak bere saria izango du. Atxeta Baserrian Maider Undaren eskutik oraindik Gorbeian mantentzen den ogibidea deskubrituko dugu. Artaldea gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berezia egiteko behar diren ardien esnea eta hain tradizio garrantzitsua hiltzen uzten ez duten pertsonak. Izen-emateak irailaren 22tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Jolasean ikasteko eta dibertituz sentsibilizatzeko proposamena. Energía irisgarria eta ez kutsagarria lortzen saiatuko gara Floridako Parkean, Berosaurus arriskutsua behin betirako beza dezagun. 6-12 urte.
'Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak' Arabako zazpi kuadrilletako leku berezietan kontzertu bira bat da. Karlos Subijanak bere disko berriko obrak eta beste asko joko ditu, Xabier Mtz. Otxagabia bibolin jolearekin batera eta Xuxurlaka bikotearekin ( Ainara Moreno arpa edo mainura eta Patxi Villen Irlandako musika tresnekin). Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Kontzertu bakoitzean bertako artista gonbidatu bereziak egongo dira.