Aktoreak, abeslariak, kirolariak eta sare sozialetan agertzen diren beste pertsona ospetsu batzuk erreferente bihurtzen dira, haiekin identifikatzen gara eta horrek jakin-mina eragiten digu, baina zaila da horiek zintzoki ezagutzea, iragazkirik edo publizitate-markarik gabe. Go!azen hitzaldira Go!azen telesaileko 3 protagonistarekin egindako topaketa da, interesatzen zaizuen edozein gairi buruz galdetzeko aukera: ospea, ikasketak, sare sozialak, bullyinga, etab. Jarduera hau Haurren Elkarguneak eskatuta sortu da, eta Hobetuz Txikiri esker gauzatu da. Aurkezlea: Gift Enobakhare Gazteria Zerbitzuak lagunduta. Gift Enobakhare Haur eta Nerabeen Elkarguneko ordezkaria da Kalimba Elkartearen aldetik.
Martxan da berriz Sorgin Zapatuak egitasmoa, oraingoan 13. edizioa izanik. Urriaren 7an hasiko, apirilaren 24an amaitzeko, bitartean 5 urtetik gorako umeei zuzendutako 24 saiorekin. Lehenengo saioan (urriak 7) adingabeek ikasiko dute nola egin magia paperak erabiliz. Eta, ohi bezala, askari paregabea izango dute bertaratutakoek.
'Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak' Arabako zazpi kuadrilletako leku berezietan kontzertu bira bat da. Karlos Subijanak bere disko berriko obrak eta beste asko joko ditu, Xabier Mtz. Otxagabia bibolin jolearekin batera eta Xuxurlaka bikotearekin ( Ainara Moreno arpa edo mainura eta Patxi Villen Irlandako musika tresnekin). Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Kontzertu bakoitzean bertako artista gonbidatu bereziak egongo dira.
'Hodeien artean argia bilatzen' bere azken lana aurkeztuko du musikariak.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |