Geu elkarteak antolatuta. Zalantzak argitzeko deitu bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941
Zergatik animalia batzuek beldurra ematen digute? Armiarmak, sugeak eta saguzarrak dira, besteak beste, gizakiek ezjakintasunagatik eta beldurragatik gehien zigortzen dituzten animalia-taldeetako batzuk. Hala ere, animalia horietako asko ezinbestekoak dira ekosistema osasuntsuak mantentzeko, eta haien habitata zaintzeak klima-aldaketari aurre egiten lagun diezaguke. Zatoz animalia beldurgarri horiek hurbiletik ezagutzera, mendira egindako ibilaldian. Hainbat tailer egingo ditugu animalia horien biologiaz eta kontserbazioaz hitz egiteko. Izena ematea: emaila: muskerraknatura@gmail.com
Bizitza errezeta batean kontatua.
Potxin eta Patxin artistek ingurumenean ausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasuna buruzko sketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz, hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskeiniko dizkigute potekoen ordez, urak duen garrantzia eta erabilera egokia, jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz, … Hots goizean jeiki eta oheratu bitartean egiten duguna praktikan ipintzen lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, …
Helduentzako narrazio ikuskizuna Ane Arrugaeta, Ane Gebara eta Itziar Rekalderekin.
Zigor Ozpinek lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, Pailazoa baizik. Munduari bira eman ondoren eta ehundaka emanaldi ikusi ta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria. Lortuko al du garaile ateratzea? Edo, jendeak bere aurpegia tomatez josiko du? Gertatutakoa gertatuta, guztia hankaz gora jarriko du eta partehartzaileei momentu atsegina pasaraziko die. 4 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna + tailerra
17:00 // Apika: Paperezko zirkua. 18:00 // Askaria. 18:30 // Eskulan tailerra.
Allanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Allanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.