Natura pilo gustatzen zaizu: Zuhaitzak, loreak, hegaztiak, ugaztunak…baina…”ugaztunik ba ote dago gurean”? “Non ote”? Zatoz Atariako jarduera honetara eta bertako ugaztunei buruzko gauza pilo ikasteko aukera izango duzu: arrastoak ezagutu, non, nola eta noiz bilatu, usainak asmatu… Ez da hain zaila! Ugaztunen peskisan hasiz gero, sekula ez zara damutuko zure mendi-ibilaldi guztietan. Aurrera! Emailea: Andoni Llosa - Fauneando. 14 urtetik gorakoentzat.
Garai bateko erromeriak ekarriko dituzte gogora Eguzki taldeko kideek Barajuenen egingo duten erromerian. Gainera, Nikolas Gardoki soinujolea omenduko dute ekitaldian.
Countryaren, Jazzaren, Sanbaren, Bollywoodaren edo Pop-modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatzeko ariketa musikala.
Ipuin kontaketa musikatua.
Aurten, Ura Bere Bidean proiektuak 2022. edizioko kantuen bertsio koral guztiak estreinatuko ditu Buesa Arenan egingo den kontzertu batean. Arabako eta Bizkaiako abesbatzek publiko guztia abestea bilatuko dute giro paregabea sortuz. Erosi zure sarrera hemen.
Bizkaiko artista. 14 urterekin euskara ikasi zuen. Hainbat urtez musikagintzan aritu ondoan, Fermin Muguruzarekin, Ke no Falte taldean, … 2004an bere lehen albuma argitaratzen du. Jazz, reggaea eta soulak inspiraturik, Soul, RnB eta Hip hopa doinuak entzunen ditugu. 2021. urtean bere hurrengo EPa aurkeztu du 'Ispiluaren aurrean' .