Arabako Errioxako VII. Dantzari Eguna ospatuko dute egun osoan, ekitaldi desberdinekin. Kalejira eta ikuskizuna goizean izango dira.
Oihalak, uztaiak, slacklineak eta malabareak gustuko dituzu? Hau da zure aukera! Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan, diziplina hauek guztiak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu. Teknika eta trikimailu desberdinak frogatu eta eguna lurra ikutu gabe igarotzeko aukera paregabea. Ez galdu! Oreka Tolosa Taldearen eskutik. Izen-emateak martxoaren 3tik aurrera hemen. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak
4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta matrikula 3 eurokoa da. Larunbaterako eman izena hemen. Iganderako eman izena hemen.
Sinopsia: Babsek, 9 urteko neskatila batek, Oink izeneko txerritxo bat hartzen duenean aitonaren opari gisa, gurasoei konbentzitzen die bertan geratzeko, txakurkumeentzako trebakuntza jarraitzeko baldintzarekin. Txerritxoak bere bizitza eta guztiena aldatuko du bere familian, gauzak ustekabean korapilatzen hasten diren arte, bere gurasoak Oinkentzat mehatxu handiena ez direla jakiten duenean. Sariak: 2022: European Film Awards: Animaziozko film onenaren sarirako izendatua2022: Sitgeseko Zinemaldia: Animaziozko film onenaren sarirako izendatua
PERLI eta KOXKOLO artisten IPUINAK entzungo ditugu; ezaguna denez, musikaz janzten dituzte euren istorioak, lilura goreneko mailara igotzeko. Jarraian ASKARI GOZOA izango da bertaratutako guztientzat. Eta jarraian, , ESKULAN SAIO bat izango da ERDI AROKO MOSAIKOAK egiteko.
Bertso saioa musikatua solidarioa. Bertsolariak: Alaia Martin, Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Amuriza. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Oihana Rodriguez, Gari Otamendi. Sarreren irabazi guztiak Iñurri elkartearentzat izango dira. Sarrerak: 5 euro, egunean bertan Kultur Etxean.
Jabi Soto aditua izango da irakaslea eta apirilaren 20an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, zazpi saiotan hainbat gairen bueltan sakonduko da. Ordutegia 19:00-20:30 tartean izango da. Izena emateko epea zabalik dago udal web orrian edo gizarte etxeetan zuzenean. Ikastaroaren matrikula pertsona abonatuentzat 17,43€ eurokoa da eta eta ez-abonatuentzat, berriz, 29,09€koa. Gaiak: • Negatiboa/Positiboa: dagerrotipoa, kalotipoa, zilarra • Argazkilaritza, tribuaren aztia: albumina eta kolodioia, zuzeneko belztea, gerra estatikoak • Argazkilaritza industrializatu egiten da: gelatina, errebelatu kimikoa, industria • Azalpen praktikoa: zuzeneko belztea, errebelatu kimikoa, handitutako argazkiak • Hiru dimentsioak argazkilaritzan: zaletuen loraldia, bista estereoskopikoak, bi objektibodun kamarak • Argazki-dokumentua: ondare kulturala, artxiboak, digitilizazioa
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |