Aiaraldetik autoetan joango gara eta Sobrongo ferrata bat egingo dugu. Partaideon mailaren arabera aukeratuko dugu zeinetan sartu. Materiala alokatzeko eta eguneko asegurua egiteko aukera izango dugu. Goizeko plana. Izena emateko eta info gehiago: 607673744 edo aiaraldea@aek.eus
Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan. Zalantzak argitzeko deitu bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941
Pilota topaketa: Haurrentazako lantegiak (6-8 urte), pilota jolasak (9.12 urte), Lezao pilota klubaren pilota partidak, erakusketa: pilotalekuan ere euskaraz. Izena ematea otsailaren 23a baino lehen Lautada Ikastolan, Lezao pilota kluban, Aguraingo Gaztelekuan, Aguraingo kiroldegian eta www.arabaeuskaraz.eus
Bi hotsak abesbatzaren eskutik, askotariko kantak entzuteko aukera izango dugu: "Txoria Txori", "Baionatik Bilbora", "Euritan dantzan" edota "Itsasoa gara", besteak beste. Sarrera librea eta doakoa.
VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena.

Sinopsia: Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako.
21 urterekin jadanik 10 urte daramatza magia munduan eta ehun emanaldik gora egin ditu honezkero hainbat espazio eta testuingurutan; esaterako, herri/auzoko jaietan, taberna giroan, enpresa ekitaldietan, ludoteketan, gaztelekuetan eta/edo famili eta lagunarteko hainbat ospakizunetan. Niala magoak Errekaldeko (Bilbo) magia lehiaketako 1. eta 2. saria eskuratu ditu.
Sinopsia: Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako.
Ondinak misterioaren eta herri-kondairen parte dira. Greziar mitologian Mediterraneoan bizi ziren uretako ninfei esaten zitzaien ‘ondinak’. Uhinak eta itsas sakona irudikatzen dituen harparen eskutik, haizearen misterioak kontatzen dizkigun flautaren eskutik eta lurrari eta haren misterioei buruz hitz egiten digun biolaren eskutik, magia eta musika uztartuko ditugu babesten gaituzten fantasiazko eta maitagarriz betetako mundu hori aurkezteko. Kontzertu honetarako propio sortutako kontakizun baten bidez, eta Duboit, Jolivet, Ravel eta Debussyren musikarekin, gure sentimenekin jolas egingo dugu arteez gozatzeko.
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. 1. finalaurrekoa: Izena Pentsau Bida (Aramaio) VS Bertxilika (Gasteiz) Ordua: 18:30 Lekua: Zabalarte Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |