Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. Bi talde: 6-9 urtekoentzat eta 10-12 urtekoentzat. Izen-ematea: https://web.araba.eus/eu/web/araba/kultura-etxea/haurrentzako-izen-ematea
Trikitixa eskolakoek inauterietako kontzertua antolatu dute.
Karro-poteoa, joaldunak eta buruhandiak, txokolatada, dantza plaza eta kontzertuak.
Julen Gorbeiako azken artzainetako batengana hurbiltzen da, Jose izenekoa, amaitzen ari den bizimodua erretratatu nahian. Biek elkarrekin pasatzen duten denboran, iraganerako ateak irekitzen dira, atzean zer gertatu den ikusteko. Mendi Film nazioarteko zinema jaialdian bi sari eskuratu zituen dokumentalak.
Udaberria heldu da! Erli pozaren pozaz dator berria ematera, baina Pinpilin, bere lagunik onena, eraldatu berri da eta ez dago txip berean. Antzezlan honetan, bi intsektuak lorez lore ibiliko dira mundua deskubritzen; edo akaso bizitzaren zentzuaren bila? Umeentzako jolasa zirudiena serio jarriko da, barre algaraz bada ere. Drogak, laguntasuna, erantzukizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Bizitza egun bakar batekoa denean, dena da garrantzitsua. Les Bobé Bobé antzerki taldeak aurkeztutako antzezlana. Gonbidapenak: https://entradium.com/es/events/udaberri-azidoa-les-bobe-bobe Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Ongi etorri mundu magiko batera, non ilusio eta fantasia apur batekin, dena posible den. Ikuskizun atsegin, partehartzaile eta dibertigarria da Eriz magoaren ikuskizun berria. Familia osoarentzat.
Hor Konpon! zikloaren barruan, Gerrillako Joskintza lantegia daukagu, praken eta gonen barrenak hartzen ikasteko.
Indarra Euskal Arte Herrikoiaren Kultur Elkarteak 50. urteurrena ospatuko du. Bi urteko pandemiaren ostean, Indarrak ikuskizun berezia sortu du, eta bertan Indarra taldeko talde guztiak elkartuko dira (fanfarrea, gaitariak, txistulariak eta dantzariak). Espetakuluan urteetan zehar ikuskizunetan agertuz joan diren pertsonaiak bilduko dira eta desfile eta ikuskizunetan bizitakoa gogoraraziko digute.