Hainbat istorio, pasadizo edo mikrokontakizunen bidez, erraz ikasiko dugu topaketaren, ezagutzaren eta elkarrizketaren bidez gizarte-kohesioari eragiten dioten aurreiritziak eta estereotipoak hausten direla.
Kamishibai “paper antzerkia” da, ahozkotasunean oinarritutako japoniar tradizioa. Ikusleen irudimena lantzen du, ipuin kontalariarekin elkarreraginean arituz eta irakurzaletasuna piztuz.
Axut! eta Artedrama antzerki konpainiek Hondamendia obra taularatuko dute. Harkaitz Cano idazleak idatzi eta Ximun Fuchsek zuzendu du obra, eta Zaldibarko hondamendia du abiapuntu. Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagües, Jon Ander Urresti