Larunbata, otsailak 4

10:00

Agate Deuna, Aramaion

Plaza., Gorbeialdea Aramaio | JAIA

Azken urteetan bezala, Bertso Eskolak, Alaiak jubilatu elkarteak, Papargorri abesbatza eta Triki kale-jira trikitixa elkarteak Santa Ageda antolatu dute, eta entsaioetan zein egunean bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.

Agate Deuna, Aramaion Plaza.

Azken urteetan bezala, Bertso Eskolak, Alaiak jubilatu elkarteak, Papargorri abesbatza eta Triki kale-jira trikitixa elkarteak Santa Ageda antolatu dute, eta entsaioetan zein egunean bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.

11:00

[UMEEN TXOKOAK] Musika+aurpegia margotu

Salburuko gizarte etxea., Gasteiz | LANTEGIA

Lantegiak euskaraz eta doakoak. Lau urtetik hamar urtera arteko umeentzat. Euskharanek antolatuta.

[UMEEN TXOKOAK] Musika+aurpegia margotu Salburuko gizarte etxea.

Lantegiak euskaraz eta doakoak. Lau urtetik hamar urtera arteko umeentzat. Euskharanek antolatuta.

11:30

[ESTREINALDIA] 'Yuku eta Himalaiako lorea'

Florida zinemak, Gasteiz | ZINEMA

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

[ESTREINALDIA] 'Yuku eta Himalaiako lorea' Florida zinemak

11:45

Oketa Alai Eguna

Bengolarra frontoia., Gorbeialdea Zigoitia | JAIA

Aurten ekitaldi berezi bat prestatu du Oketa taldeak. Euskal Herriko zonalde desberdinetako dantzak egingo dituzte. Egun herrikoia izango da, guztiok disfrutatzekoa. Goizean goizeko dantza emanaldiaren ostean, bazkari bat antolatu dute, aspaldiko partez guztiok elkartzeko eta elkar ezagutzeko. Horren ostean dantza plaza bat eta aurreko kurtsoan Zigoitiako memoria historikoaren inguruan Abadelauetarekin batera grabatutako bideoaren erreprodukzioa izango dute. *Bazkariaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan taldearekin harremanetan ipini, urtarrilak 23ra arte duzue izena emateko.  

Oketa Alai Eguna Bengolarra frontoia.
Aurten ekitaldi berezi bat prestatu du Oketa taldeak. Euskal Herriko zonalde desberdinetako dantzak egingo dituzte. Egun herrikoia izango da, guztiok disfrutatzekoa. Goizean goizeko dantza emanaldiaren ostean, bazkari bat antolatu dute, aspaldiko partez guztiok elkartzeko eta elkar ezagutzeko. Horren ostean dantza plaza bat eta aurreko kurtsoan Zigoitiako memoria historikoaren inguruan Abadelauetarekin batera grabatutako bideoaren erreprodukzioa izango dute.
*Bazkariaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan taldearekin harremanetan ipini, urtarrilak 23ra arte duzue izena emateko.

12:00

'Berriz zentauro', Katixa Agirrerekin

Latsarri gaztetxea., Lautada Agurain | AURKEZPENA

Liburuaren aurkezpena idazlearekin. Latsarri gaztetxeak antolatuta.

'Berriz zentauro', Katixa Agirrerekin Latsarri gaztetxea.

Liburuaren aurkezpena idazlearekin. Latsarri gaztetxeak antolatuta.

12:00

Agate Deunaren Kantujira, Gasteiz Kantuz

Bode., Gasteiz | JAIA

Santa Ageda bezpera dela eta, Gasteiz Kantuz taldeak antolatuta, Kantujira berezia hirian barrena. Irteera eguerdiko 12etan Gorbeia Bodegoitik eta amaiera Aiztogile kalean arratsaldeko 14:30ak aldera. Erabiliko den kantuliburuxka salgai izango da.

Agate Deunaren Kantujira, Gasteiz Kantuz Bode.

Santa Ageda bezpera dela eta, Gasteiz Kantuz taldeak antolatuta, Kantujira berezia hirian barrena. Irteera eguerdiko 12etan Gorbeia Bodegoitik eta amaiera Aiztogile kalean arratsaldeko 14:30ak aldera. Erabiliko den kantuliburuxka salgai izango da.

14:00

Bertso, bazkaria: Joanes Illarregi, Sebastian Lizaso

Albertia elkartea., Gorbeialdea Legutio | BERTSO SAIOA

Antolatzaileak: Albertia Elkarte.

Bertso, bazkaria: Joanes Illarregi, Sebastian Lizaso Albertia elkartea.

14:00

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa, Aguraingo kanporaketa

Astorreka elkartea., Lautada Agurain | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. D liga: Beeeertsolariak (Lautada) VS Bertsolarriak (Mendialdea). Bazkaria. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa, Aguraingo kanporaketa Astorreka elkartea.

Bazkaria.

18:00

'Munduari itzulia 80 egunetan', Glu Gluk

Amurrio antzokia., Aiaraldea Amurrio | IKUSKIZUNA

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, abentura eta bizikidetza istorio bat, 'Munduari bira 80 egunetan' Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea da. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da. Phileas Fogg eta bere morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen ditu liburu ospetsuak, apustu baten ondorioz laurogei egunetan munduari bira ematea lortuz. Proposatzen den egokitzapenean, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi gaitezkeela erakustea da helburua, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan.

'Munduari itzulia 80 egunetan', Glu Gluk Amurrio antzokia.

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, abentura eta bizikidetza istorio bat, 'Munduari bira 80 egunetan' Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea da. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Phileas Fogg eta bere morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen ditu liburu ospetsuak, apustu baten ondorioz laurogei egunetan munduari bira ematea lortuz. Proposatzen den egokitzapenean, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi gaitezkeela erakustea da helburua, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan.

18:00

Agate Deuna 2023 Lautada Ikastolan

Aguraingo kaleetan, Lautada Agurain | HAURRENTZAKO EKINTZA

Otsailaren 4an, Agate Deuna jaia ospatuko du Lautada Ikastolak, Amalurra esnatu! lelopean. Aurten ikastetxeko komunitate osoa (familiak, ikasleak, irakasleak, langileak...) aterako da abestera. 18:00etan elkartuko dira ikastolan, Santa Maria enparantzara, zaharren egoitzara eta San Juan plazara joateko. Hiru leku horietan Oles Oles abestia eta Santa Agate-ren koplak abestuko dituzte. Bertsolari batzuk ere gonbidatuko dituzte koplak kantatzeko.

Agate Deuna 2023 Lautada Ikastolan Aguraingo kaleetan

Otsailaren 4an, Agate Deuna jaia ospatuko du Lautada Ikastolak, Amalurra esnatu! lelopean. Aurten ikastetxeko komunitate osoa (familiak, ikasleak, irakasleak, langileak...) aterako da abestera. 18:00etan elkartuko dira ikastolan, Santa Maria enparantzara, zaharren egoitzara eta San Juan plazara joateko. Hiru leku horietan Oles Oles abestia eta Santa Agate-ren koplak abestuko dituzte. Bertsolari batzuk ere gonbidatuko dituzte koplak kantatzeko.

19:00

Agate Deuna, Gasteizko Udal Folklore Akademia

Hiriko kale nagusiak., Gasteiz | JAIA

Agate Deuna jaia ospatuko dugunez , kalejira bat Gasteizko erdialdeko kaleetatik egingo dugu hurrengo ibilbidea jarraituz: Musiketxea San Prudentzio kalea Foru kalea Independentzia kalea Urrezko Zeledonen Plaza Plaza Berria Arka Plaza San Prudenzio kalea Musiketxea.

Agate Deuna, Gasteizko Udal Folklore Akademia Hiriko kale nagusiak.

Agate Deuna jaia ospatuko dugunez , kalejira bat Gasteizko erdialdeko kaleetatik egingo dugu hurrengo ibilbidea jarraituz:

  • Musiketxea
  • San Prudentzio kalea
  • Foru kalea
  • Independentzia kalea
  • Urrezko Zeledonen Plaza
  • Plaza Berria
  • Arka Plaza
  • San Prudenzio kalea
  • Musiketxea.

19:00

Agate Deuna, Zigoitian

Gopegiko txokoa, Gorbeialdea Zigoitia | JAIA

Santa Ageda ospatzeko herritik abestera aterako dira Zigoitiko Gazte Asanbladak deituta, eta ondoren txokolatada beroa Gopegiko txokoan.

Agate Deuna, Zigoitian Gopegiko txokoa

Santa Ageda ospatzeko herritik abestera aterako dira Zigoitiko Gazte Asanbladak deituta, eta ondoren txokolatada beroa Gopegiko txokoan.

20:00

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa, Aramaio kanporaketa

Plazako elkartea., Gorbeialdea Aramaio | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. A liga: Izena Pentsau Bida (Aramaio) VS Tratamendurik Gabeak (Aramaio). Afaria. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa, Aramaio kanporaketa Plazako elkartea.

20:00

[SAN BLAS] Txulalai dantza, Joselu Anaiak

Paganos, Arabako Errioxa Guardia | JAIA

San Blas jaiaren programaren barruan Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango dute arratsaldeko eta gaueko saioetan; gainera, larunbatean eta igandean bertakoa den Txulalai dantza ospetsua dantzatuko dute.

[SAN BLAS] Txulalai dantza, Joselu Anaiak Paganos

San Blas jaiaren programaren barruan Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango dute arratsaldeko eta gaueko saioetan; gainera, larunbatean eta igandean bertakoa den Txulalai dantza ospetsua dantzatuko dute.

22:00

[SAN BLAS] Toc, Lukiek, Mugi Panderoa

Plaza, Gorbeialdea Legutio | KONTZERTUA

San Blas jaiak ospatzen ari dira Legution. Horren barruan bertako gaztetxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

[SAN BLAS] Toc, Lukiek, Mugi Panderoa Plaza

San Blas jaiak ospatzen ari dira Legution. Horren barruan bertako gaztetxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»