Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Lau urtetik 12 urtera arteko haurrentzat.
Jaques Austerlitzek ez daki nor den. Haura zela ostu zioten identitatea. Narratzaileak Anbereseko tren geltokian topatu, eta, liluratuta, hamarkada luzez lagunduko du bere jatorria ezagutzeko bidean. Austerlitz gure mendeak eman duen liburu originalenetariko bat da. Ezin besarkatuzko topografia bat, memoria eta Historia elkar lotu eta Europak XX. mendean jasandako itxaropen eta basakeriak ahots argiz jasotzen dituena. Koordinatzailea:Iban Zaldua
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. LAUTADA du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez. Kokein. Eibarko boskoteak abenduak 2an kaleratuko du ATOMIKA, bere diskografiako zazpigarren erreferentzia.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |