Eidabek 'Gora bihotzak!' ikuskizuna aurkezten du, nahi dugunean eta nahi dugun bezala dantzatu, besarkatu, musukatu eta abesteko.
Ibaiondoko gizarte etxera hurbildu Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria ematera. Kalejira gizarte etxean hasi eta bukatuko da (17:00-18:00), gero Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo diete auzoko haurrei (18:00-19:30), jarraian disko festa izango dugu Partyman DJarekin (18:30-20:00) eta, bukatzeko (20:00), txokolatada!
Istorio zoragarri honen protagonista Elzéard Bouffier da, asmatutakoa izan arren benetakoa izan zitekeen artzaina. Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu Elzéard, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko du. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean murgilduta dauden bi pertsonaren arteko topaketa ikusiko dugu: batetik, artzain bat, bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko lanean buru-belarri diharduena; eta, bestetik, gazte bat, bere buruaren bila ari dena. Egilea: JEAN GIONNO.
Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Danel Herrarte, Oihana Iguaran. Gai-jartzaileak: Aramaioko Bertso-Eskola. Antolatzaileak: Aramaioko Bertso-Eskola Kultur bitartekaria: Lanku.
Sarrerak 9€ aurrez / 12€ bertan. Erosteko: https://cutt.ly/23Diciembre