Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Sarrerak: Karmele 655 719 165 / kulturain@gmail.com edo antzerkian jarduera baino ordu bat lehenago.
Antzinako Hagurahin herrixkak izan zuen bilakaera ezagutuko dugu Aguraingo hiribildu harresitu handi bihurtu arte. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko. Erreserbak: 2turismo@arabakolautada.eus / 945302931 (asteartetik iganderea 10:00 - 14:00) Plazak agortu arteÁlava Medieval-en eskutikAntolatzailea: Arabako Kulturaren Foroa.
Adi! Jolasa oso gauza serioa da eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman nahi dizuegu! Gorputz adierazpenarekin eta pinturarekin modu askean jolasteko espazio bat izango da tailer hau, sentsazioz eta emozioz beterikoa. Bi diziplina artistiko hauen artean sortzen den elkarrizketaren bidez, sormen prozesu bat bizitzea izango da helburua, helmuga finkorik gabe. Jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta dinamika ezberdinak egingo ditugu, bakarka eta taldean eta musikaz lagunduta. Ez dago dantzan eta margotzen jakin beharrik. Gurekin jolastu nahi baduzu, etorri! Izen-ematea (urriaren 28tik aurrera): Gauekoak
Familian euskaraz goiz eder bat pasatzeko aukera bikaina. Gorbeialdeko Gurasolagun taldeak antolatuta.
Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila.
Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko.
Pilota partida, triki poteoa, herri bazkaria eta kontzertua. Tiketak salgai Roa Tabernan (Trebiñu), Baxauriko Tabernan eta Ansotegi tabernan (Argantzon)
3-6 urteko haurrak heldu batez lagundutako joan behar dira. 6 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke.
Behin batean, erlauntza bateko erleek leku gutxi zutela ikusi, eta elkartu egin ziren, horretaz hitz egiteko. Hara non ikusi zuten erle bat soberan zegoela! Nor ote zen? Zer egin behar zuten harekin? Erlauntzetik bota behar zuten, erregina agertu bitarte. Adina: 4 urtetik aurrera.
Santi Cobos preso ohiak ‘Txori Urdinak’ liburua aurkeztuko du eta espetxean bizi izandako esperientziei buruz mintzatuko da.
Antzerki jolasak, collage, eta eszena txikien sorkuntza. Izena eman azaroaren 21a baino lehen gaztelekuan edo telefono honetan: 688618800
Bertsolariak: Irati Anda, Danel Herrarte, Serapio Lopez, Ekaitz Samaniego Gai-jartzaileak: Uxue Diaz De Cerio Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |