Larunbata, azaroak 26

[HAZIARABA 2022] 'Xocolat', Paraiso antzerkia

Harresi Aretoa, Agurain | ANTZERKIA

Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Sarrerak: Karmele 655 719 165 / kulturain@gmail.com edo antzerkian jarduera baino ordu bat lehenago.

[HAZIARABA 2022] 'Xocolat', Paraiso antzerkia Harresi Aretoa

Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Sarrerak: Karmele 655 719 165 / kulturain@gmail.com edo antzerkian jarduera baino ordu bat lehenago.

11:00

Aguraingo hiribildu harresituan

Udaletxetik, Lautada Agurain | BISITA GIDATUA

Antzinako Hagurahin herrixkak izan zuen bilakaera ezagutuko dugu Aguraingo hiribildu harresitu handi bihurtu arte. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko. Erreserbak: 2turismo@arabakolautada.eus / 945302931 (asteartetik iganderea 10:00 - 14:00) Plazak agortu arteÁlava Medieval-en eskutikAntolatzailea: Arabako Kulturaren Foroa.

Aguraingo hiribildu harresituan Udaletxetik

Antzinako Hagurahin herrixkak izan zuen bilakaera ezagutuko dugu Aguraingo hiribildu harresitu handi bihurtu arte. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko. Erreserbak: 2turismo@arabakolautada.eus / 945302931 (asteartetik iganderea 10:00 - 14:00) Plazak agortu arte
Álava Medieval-en eskutik
Antolatzailea: Arabako Kulturaren Foroa.

11:00

Gauekoak | Gorputz adierazpen eta pintura tailerra

BARATZA ARETOA, Gasteiz | TAILERRA

Adi! Jolasa oso gauza serioa da eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman nahi dizuegu! Gorputz adierazpenarekin eta pinturarekin modu askean jolasteko espazio bat izango da tailer hau, sentsazioz eta emozioz beterikoa. Bi diziplina artistiko hauen artean sortzen den elkarrizketaren bidez, sormen prozesu bat bizitzea izango da helburua, helmuga finkorik gabe. Jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta dinamika ezberdinak egingo ditugu, bakarka eta taldean eta musikaz lagunduta. Ez dago dantzan eta margotzen jakin beharrik. Gurekin jolastu nahi baduzu, etorri! Izen-ematea (urriaren 28tik aurrera): Gauekoak

Gauekoak | Gorputz adierazpen eta pintura tailerra BARATZA ARETOA

Adi! Jolasa oso gauza serioa da eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman nahi dizuegu! Gorputz adierazpenarekin eta pinturarekin modu askean jolasteko espazio bat izango da tailer hau, sentsazioz eta emozioz beterikoa. Bi diziplina artistiko hauen artean sortzen den elkarrizketaren bidez, sormen prozesu bat bizitzea izango da helburua, helmuga finkorik gabe.

Jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta dinamika ezberdinak egingo ditugu, bakarka eta taldean eta musikaz lagunduta. Ez dago dantzan eta margotzen jakin beharrik. Gurekin jolastu nahi baduzu, etorri!

Izen-ematea (urriaren 28tik aurrera): Gauekoak

11:00

Gamusinoen ibilbidea eta lantegia

Sologana gizarte etxea, Gorbeialdea Arratzua-Ubarrundia | FAMILIA JARDUERA

Familian euskaraz goiz eder bat pasatzeko aukera bikaina. Gorbeialdeko Gurasolagun taldeak antolatuta.

Gamusinoen ibilbidea eta lantegia Sologana gizarte etxea

Familian euskaraz goiz eder bat pasatzeko aukera bikaina. Gorbeialdeko Gurasolagun taldeak antolatuta.

11:45

'Hopper oilaskoerbia'

Florida zinemak, Gasteiz | ZINEMA

Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila. 

'Hopper oilaskoerbia' Florida zinemak

12:00

Ainarak' (Estreinaldia)

Florida Zinemak, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko. 

Ainarak' (Estreinaldia) Florida Zinemak

Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko. 

12:00

Euskaraldiaren jaia Baxaurin

Baxauriko frontoia, Trebiñu | JAIA

Pilota partida, triki poteoa, herri bazkaria eta kontzertua. Tiketak salgai Roa Tabernan (Trebiñu), Baxauriko Tabernan eta Ansotegi tabernan (Argantzon)

Euskaraldiaren jaia Baxaurin Baxauriko frontoia

Pilota partida, triki poteoa, herri bazkaria eta kontzertua. Tiketak salgai Roa Tabernan (Trebiñu), Baxauriko Tabernan eta Ansotegi tabernan (Argantzon)

18:00

[EUSKARALDIA AÑANAN] Arkatz birzkilatuak

Batzar Administratiboaren lokala, Añana Zanbrana | LANTEGIA

3-6 urteko haurrak heldu batez lagundutako joan behar dira. 6 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke.

[EUSKARALDIA AÑANAN] Arkatz birzkilatuak Batzar Administratiboaren lokala

3-6 urteko haurrak heldu batez lagundutako joan behar dira. 6 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke.

18:00

'Erle bat soberan' Lur Usabiagaren eskutik

Iparralde gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Behin batean, erlauntza bateko erleek leku gutxi zutela ikusi, eta elkartu egin ziren, horretaz hitz egiteko. Hara non ikusi zuten erle bat soberan zegoela! Nor ote zen? Zer egin behar zuten harekin? Erlauntzetik bota behar zuten, erregina agertu bitarte. Adina: 4 urtetik aurrera.

'Erle bat soberan' Lur Usabiagaren eskutik Iparralde gizarte etxea

Behin batean, erlauntza bateko erleek leku gutxi zutela ikusi, eta elkartu egin ziren, horretaz hitz egiteko. Hara non ikusi zuten erle bat soberan zegoela! Nor ote zen? Zer egin behar zuten harekin? Erlauntzetik bota behar zuten, erregina agertu bitarte. Adina: 4 urtetik aurrera.

18:30

'Txori urdinak' liburuaren aurkezpena

Izarrako potroa, Gorbeialdea Urkabustaiz | AURKEZPENA

Santi Cobos preso ohiak ‘Txori Urdinak’ liburua aurkeztuko du eta espetxean bizi izandako esperientziei buruz mintzatuko da.

'Txori urdinak' liburuaren aurkezpena Izarrako potroa

Santi Cobos preso ohiak ‘Txori Urdinak’ liburua aurkeztuko du eta espetxean bizi izandako esperientziei buruz mintzatuko da.

18:30

Antzerkiaren mundua ezagutu nahi?

Gaztelekua, Lautada Agurain | LANTEGIA

Antzerki jolasak, collage, eta eszena txikien sorkuntza. Izena eman azaroaren 21a baino lehen gaztelekuan edo telefono honetan: 688618800

Antzerkiaren mundua ezagutu nahi? Gaztelekua

Antzerki jolasak, collage, eta eszena txikien sorkuntza. Izena eman azaroaren 21a baino lehen gaztelekuan edo telefono honetan: 688618800

20:30

Aerrimatu, Arabako bertsolariak herriz herri

Faktoria, Aiaraldea Laudio | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Irati Anda, Danel Herrarte, Serapio Lopez, Ekaitz Samaniego Gai-jartzaileak: Uxue Diaz De Cerio Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.

Aerrimatu, Arabako bertsolariak herriz herri Faktoria

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»